2024/10/18

TAOren araudi berriaren ezarpena udaberrian izango da

Udalak herritarrei jakinarazten die Aparkalekuak Arautzeko Ordenantzaren (TAO) araudi berria 2025eko udaberrian jarriko dela martxan. Lizitazioaren prozesuan egondako alegazio baten ondotik, ordenantza berriaren ezartzea datorren urtearen bigarren hiruhilekoaren hasieran izatea aurreikusten da.

Ordurarte, egun indarrean dauden TAO ordenantza eta zerbitzua mantenduko dira.

Udalaren helburu nagusia araudi berria modu eraginkorrean ezarriko dela bermatzea da eta, behin martxan jarrita, trafikoaren kudeaketan eta hiriko aparkalekuen erabileran modu positiboan lagunduko duela.