Udalak, azaroaren 1ean hilerrira joateko zailtasuna duten pertsonentzat doako garraio zerbitzua antolatu du
Beasaingo Udalak, azaroaren 1ean Beasainmendiko udal hilerrira joateko hainbat herritarrek izan dezaketen zailtasuna kontutan hartuta garraio zerbitzua antolatu du Gurutze Gorriarekin lankidetzan.
Geltokia, Barrendain plazan kokatua egongo da (Adifen geltokia), autobusen geldiunean, eta ordutegia honako hau izango da.
Hilerrira igotzeko: 10:00-11:00-12:00-13:00-14:00
Hilerritik jaisteko: 10:30-11:30-12:30-13:30-14:30
Eskaera handia bada zerbitzua indartuko da. Beasaingo Udalak finantzatutako zerbitzua da.